ORIAMENDI KOOPERATIBA

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 19a

Gutun honen bidez, egungo udalbatzari zuzentzen gatzaizkio eta baita Batasunari ere, antza, gai honetan tartean baitago. Etxe-Berrin oso haserre gaude Politena Billaren lur eremuan, gure auzotik oso hurbil, eraikitzen ari diren etxebizitzen gaiaren inguruan gurekin izaten ari diren jokabidearekin. Ahalik eta laburren izan nahian, esan nahi dugu 1999an 63 etxebizitza eraikitzeko proiektu bat egin zela. Orduko eta oraingo EAko eta PNVko zinegotziek pentsatu zuten zuzenena lur eremuko behealdean eraikitzea izango zela, eta gainontzekoa parke publikorako erreserbatzea. Ibilgailuentzako sarrera auzoko errepidetik izango zen. 2004an, Batasunak, orduan Udaleko buru zela, proiektu berri bat egin zuen; beheko aldea parkea izango zen eta etxebizitzen 3 blokeak gorago eraikiko ziren (Etxe-Berriko 10. blokearen parean). Udaleko hirigintzak eta uste dugunez Fraile jaunak ere, erabaki zuten etxebizitza berrietako zirkulazioa, aipatutako 10. blokearen eta frontoiaren artean dagoen zonaldetik pasatzea, bide batez, 16 aparkaleku ezabatuz. Kontua da, Politenako eremuaren eta lehen aipatutako eta bere egunean udalari utzitako aparkalekuko zonaldeak, 4-5 metro neurtzen zituela, eta zabalera hori Oriamendi Kooperatibarena eta honen 320 jabekideena zela. Hori ez da kontuan hartu, eta gure udalbatzek ederki asko dakite lur eremu hori pribatua zela, eta horregatik eman digute beti ezezkoa frontoiaren atzealdean eskailera batzuk egitea eskatu diegun bakoitzean, `lur eremu partikularrean Udalak ez duela dirurik gastatuko` erantzunez. Urte bete baino gehiago eman dugu honen enbarazuak jasaten, eraikitze lanak ez oztopatu nahian aipatutako bidetik sartzen utziz. Bitartean, Udalarekin harremanak izan ditugu, idatziz zein ahoz, irtenbide bat bilatu nahian, izan ere, Kooperatibako Batzarrean erabaki zen, Udalak -hanka sartu duela eta lur eremu partikularrean sartzen ari dela konturatzean- aipatutako eremua uzteko egindako eskaerari ezetza ematea. Kooperatibaren iritziz, 63 etxebizitzetarako errepideak (100 ibilgailu gutxi gora-behera), Floridako errepidetik joan behar zuen, dagoeneko gainezka dagoen Etxe-Berriko zirkulazioa gehiago ez zamatzeko. Rekondo eta Arratibel jaunak, haiekin izandako azken bileran, bere horretan segitu dute. Egindako huts egitea onartzen dute, Batasunak egindako proiektuaren aldaketari leporatzen diote, baina ez daude prest proiektua aldatzeko eta errepidea moldatzeko. Haien ustez irtenbide bakarra da gure lur eremua legez kontra erabiltzeagatik konpentsatuko gaituzten zenbait akordiora iristea. Guk hori onartuko ez bagenu, Udalak, desjabetze espedienteari hasiera emango dio. Halako bidegabekeriaren aurrean, espero dugu norberak bere ondorioak atera ditzala, eta gure zinegotziek egin nahi dutena ikus dezala. Aldi berean, eskatuko genuke, oraindik garaiz dabiltza eta, bidegabekeria hau burutu baino lehen zuzendu dezatela. Juan Jose Moreta ORIAMENDI KOOPERATIBAREN izenean (erredakzioan eukeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!