motxian Eby lehiaketa martxan da. Edizio berria antolatu dute Buruntzaldea eta Oarsoaldeko Udaletako Euskara Batzordeek. Esketx lehiaketa izango da oraingoan, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua. Parte hartzaileek parodia bat egin beharko dute, euskerazko musika talde edo abesti batena. Letra aldatzea da baldintzetako bat; eta bestea, abestiaren edo taldearen arabera mozorrotuta edo karakterizatuta antzeztea.
Helburua, euskeraren erabilera bultzatzea
Ekimen honekin bilatu nahi dena da gazteen artean euskera erabilera sustatzea: «hizkuntza arlo guztietara eraman nahi da, eta oraingoan umorea izango da ardatza.
Euskeraz eginak
Esketxak euskeraz egin behar dira, abestuta edo hitz egindako pasarteekin. Minutu bateko iraupena izan behar dute, gutxi gorabehera. Edozein gailu edo aparatukin grabatutako bideoak onartuko dira: telefonoak, bideo kamerak, tabletak, argazki makinak...
Aurkezteko epea, hilabetekoa
Lehiaketan parte hartu nahi duten neska-mutilek hilabeteko epea izango dute parte hartzeko. Asteazkenean zabalduko da tarte hori, eta azaroaren 14 arte izango da aukera. Aurkezteko bi modu daude: emailez, kaixo@motxianeby.com edo watsappez 620 439 104.
Zer izango dute kontuan?
Irabazlea aukeratzerako garaian bideoaren aspektu ezberdinak izango dituzte kontuan: orijinaltasuna, karakterizazioa eta ikus-entzunezkoaren exekuzio teknikoa, hau da, plano mota, argitaratzea...
Epaileak eta sariak
Irabazleak bi eskualdetako ikasleek aukeratuko dituzte, DBH 4 mailako ikasleek. Buruntzaldeko bideoen artean onena Oarsoaldeko ikasleek aukeratuko dute; eta alderantziz.
Eskualde bakoitzeko bi sari izango dira: bideo onenak 300 euro eta bigarrenak 200 euro. Publikoaren saria ere izango da; bozka gehien jasotzen dituenak 50 euro irabaziko ditu. Bideoak ikusi eta bozkatzeko aukera www.motxianeby.com orrian izango da. Irabazlearen izena azaroaren 24an jakingo da.