Beste pauso bat emateko eguna

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 11

Pausoka elkartearen eguna ospatuko dute gaur, Atsegindegin. Opari zozketa ere egingo da, Berriak elkarteak antolatuta.

Elkartea ezagutzera emate­ko eta dirua biltzeko, Pauso­ka Eguna ospatuko dute gaur, Atsegindegin. Egun osoan izango da zerekin entretenitu, eta paellada ere egingo dute, bazkalorduan.
Gainera, zozketa berezia antolatu du Berriak elkar­teak, Pausokari laguntzeko: merkatariek jarritako opa­ri­ak zozketatuko dituzte. Horretarako, 1.000 tiket jarri dituzte salgai, euro batean. Miguel Lujanbiok eta Jaione kongelatuak dendak dauz­ka­te txartelak. Dendan bertan daukate, baita ere, zozke­tatuko diren opari sorta zabala, eskaparatean.

Egun osoko festa
Plazan hasiko dute festa, goizeko 10:00etan, eta Atse­gindegin jarraituko dute, makina bat ekintzarekin: tailerrak, paellada, Porrotx eta Ane pirata, Laurobaren kontzertua... Paelladarako eta emanaldietarako txarte­lak, Atsegindegin salgai.

PAUSOKA EGUNA, gaur

10:00, Egunaren hasiera Plazan, aurreskuarekin.
10:30,  Kalejira txistulariekin kaxkoan.
11:00, Tailerren irekiera, txaranga eta batukadarekin.
11:30, Tailerrak: kirolak, janari osasungarria, musika, joku kooperatiboak, puzgarriak, tatuajeak eta trentzak.
14:00, Paellada herrikoia. Txartelak salgai Atsegindegin, 4 euroan.
16:30, Berdiniren neskatilak.
17:00, Porrotx eta Ane pirata.
19:00, Laurobaren kontzertua.
*Hiru emanaldietarako txartelak salgai Atsegindegin, 5 euroan.
20:30, Jaialdiaren amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!