Bere eguna ospatuko du auzoak gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 11

 Jatekoa eta musika izango dira protagonista gaur, Portun.

Festa eguna dute gaurkoa, Portuko auzotarrek. Ekintzaz betetako egitarauarekin, Por­tu Eguna ospatuko dute. Bi elementu nagusi uztartuko dituzte, egun eder bat pasa­tzeko: jatekoa eta musika.
Haurrak izango dira au­rrenekoak, janariaren buel­tan elkartzen. Goizeko 10:30­etan hasita, talo tailerra izango dute. Erakutsiko dute, beraiek ere sukaldari tre­beak direla, eta talo horiek das­ta­tzeko aukera izango da ondo­ren.

Patata tortilla txapelketa, auzotarren artean
Segidan, helduek jarriko di­tuzte mantalak, patata tor­tilla goxoenak prestatzeko. Bakoitzak bere etxean pres­tatuko du, eta 12:00etan entregatuko dituzte, txapel­ketarako. Bi sari izango dira: onenak, 2 lagunentzako baz­karia Fagollagan; eta biga­rrenak, bazkaria sagardotegi batean, 2 lagunentzat. 13:00­etan jakingo dute, zein diren irabazleak.

Kalejiran, auzo bazkarira
Trikitixaz lagunduta, kale­jira egingo dute auzoan zehar, bazkarirako pres­tatzen. 14:30etan elkartuko dira mahaiaren inguruan, auzo bazkari eder batez gozatzeko. Txartelak aurrez erosi behar ziren, bertan bazkaltzeko.

Gorputza mugitzeko, erromeria
Bapo bazkaldu ondoren, gorputza mugitzeko aukera izango dute, dantzan. Erro­meria egingo dute 18:00etan, Bide Batez taldearekin.
Eta egunari bukaera borobila emateko, gaztainak jateko aukera izango dute. Antolatzaileek  auzotar guz­tiak animatu dituzte jaian parte hartzera.

PORTU EGUNA, gaur

10:30, Auzoko umeentzako talo tailerra, eta ondoren dastaketa.
12:00,  Auzotarren arteko patata tortilla txapelketa (bakoitzak bere etxean egin behar du tortilla).
13:00, Tortilla txapelketako irabazleen sari banaketa.
13:30, Kalejira trikitixarekin auzoan.
18:00, Erromeria Bide Batez taldearekin.
20:30, Gaztain jatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!