250 urte dira gaur Fernando Amezketarra jaio zela, eta emanaldi berezia eskainiko dute Eñaut Agirre, Imanol Kamio eta Aitor Atxega hernaniarrek, Amezketan. Haren bertsoak kantatuko ditu Agirrek, eta pianoaz eta gitarraz lagunduko diote Kamiok eta Atxegak. 19:30etan izango da, Amezketako kultur aretoan. Txartelak 5 euroan daude salgai, Amezketako udaletxean.