Gazteen parte hartze prozesua martxan jarriko du Hernaniko Udalak, bere etorkizuneko Gazte Politikaren lan ildoak zein izan behar diren zehazteko, eta gazteen beharrak ezagutzeko. Gaur egingo dute prozesuaren aurkezpena, Biteri plazan, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara.
Aurkezpena eta lau saio
Aurkezpen saio honetan, definituko dute zer den Hernanin gazte izatea, eta egingo diren lau saioen berri emango da. Aurrenekoa, bi aste barru izango da, urriaren 24an, eta espazio publiko nahiz pribatuen erabileraz ariko dira.
Bi astean behin bilduko dira, ostiraletan, gai ezberdinak eztabaidatzeko: gazteen arteko harremanak, elkarlanerako espazioak...
Hernaniko Gazteriaren Diagnosia lanaren barruan
Partaidetza prozesua kokatuta dago, Udalak eta Aztikerrek elkarlanean egin zuten ikerketa orokorraren barnean: Hernaniko Gazteriaren Diagnosia proiektua.