Jatekoa sobera eta musika lagun auzoko egunean, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 10a

Portu Eguna ospatuko dute bihar. Janaria izango da protagonista goizean, eta bazkalostean, musikak hartuko du txanda, auzotarrak dantzan jarriz.

Egun osoko jaia izango du bihar Portu auzoak. Biga­rre­nez ospatuko dute, eta aurten protagonista, janaria izango da. Jatekoa egongo da goizean goizetik, eguerdian... eta baita iluntzean ere! Eta bitartean, musika izango dute lagun auzotarrek.
Talo tailerrarekin hasiko dute haurrek eguna, eta dastaketa izango da ondoren. Taloei, tortillak hartuko die txanda, auzotarren arteko lehiaketarekin. Eta ondoren, kalejiran ariko dira, bazkalordura arte. Auzo bazkaria egingo dute, eta txartelak aurrez erosi behar ziren.

Erromeria eta gaztain jatea
Bide Batez taldeak jarriko ditu denak dantzan, erromeriarekin, arratsaldean. Eta gorpu­tza mugitu ondoren, berriz izango dute tripa betetzeko aukera: gaztain jatea egingo dute, jaia bukatzeko.

PORTU EGUNA, bihar

10:30, Auzoko umeentzako talo tailerra, eta ondoren dastaketa.
12:00,  Auzotarren arteko patata tortilla txapelketa (etxean egingo dute).
13:00, Tortilla txapelketako irabazleen sari banaketa.
13:30, Kalejira trikitixarekin auzoan zehar.
18:00, Erromeria Bide Batez taldearekin.
20:30, Gaztain jatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!