Zinema denboraldia bueltan bihartik, ‘El Niño’ eta ‘Aviones 2’ filmekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 9a

Bihar hasiko da Biteriko zinema denboraldi berria, bi filmekin. Ostiraletik astelehenera ikusi ahal izango dira, arratsaldez zein gauez.

Bueltan da zinema, Biteri kultur etxean. Bihar emango zaio hasiera denboraldi berriari, bi filmerekin: El Niño eta Aviones 2. Ostiraletik astelehenera ikusi ahal izango dira pelikulak, arratsaldez edo gauez.
El Niño filmak entzute haundia izan du azken asteotan. 16 urtetik gorakoentzako da, eta 130 minutuko iraupena du. Bost aldiz emango dute Biterin: bihar 22:30etan; larunbatean 19:30etan eta 22:30etan; igandean 19:30etan; eta astelehenean 16:30etan.

‘Aviones 2’, marrazki bizidunak
Marrazki bizidunetako filma da Aviones 2, publiko guztiari zabaldua. 84 minutuko iraupena du pelikulak, eta bi aldiz emango dute Biterin: larunbatean 17:00etan, eta igandean ere 17:00etan.
Aukera paregabea dute, beraz, zinema gustuko dutenek, film onenak ikusteko edota arratsalde pasa eder bat egiteko, palomitak eta guzti.

Asteburuko saioak:

Ostiralean:
El Niño, 22:30etan
Larunbatean:
Aviones 2, 17:00etan
El Niño, 19:30etan eta 22:30etan
Igandean:
Aviones 2, 17:00etan
El Niño, 19:30etan
Astelehenean:
El Niño, 16:30etan

*El Niño filma 16 urtetik gorakoen­tzako da (130 minutu)
*Aviones 2, guztientzako (84 minutu)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!