«Urtetik urtera indartzen ari da Bakailao Astea, herriko eragile askoren inplikazioari esker»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 10a

Indartsu dator Bakailao Astea, bere 3garren edizioan. Egunero izango da zerekin gozatu, urriaren 13tik 19ra, bakailuaren bueltan: «urtetik urtera, inda­rra hartzen ari da Bakailao Astea. Herriko jatetxe, taber­na, ko­mer­tzio, elkarte gastro­no­mi­ko... asko inpli­ka­tzen dira, gero eta eragile gehiago», azal­du du Luix Intxauspe alkateak.
Atzo aurkeztu zuten, Basque Culinary Centerren. Azaldu zu­ten, aurreko edizioetako balo­razioa «oso positiboa» izan dela, eta eskerrak eman ziz­ki­e­ten parte hartzen duten eragile guztiei, «astea aurrera ate­ra­tzeko egiten duten lana­gatik».

Bakailu pintxoak eta menuak, aste osoan zehar
Datorren astean, bakailua izango da protagonista, Herna­niko taberna eta jatetxeetan. Pintxo lehiaketa egingo dute tabernen artean: Guria, Aralar, Joxe Mari, Rioja, Kixkal, Gunea, Kitto, Tripontzi, Atxur, Oindi, Irrintzi, Txilibita, Goiz-Argi, Zumitza, Deportivo, Carrero eta Garin. 
Astelehenetik ostiralera, pintxoak probatu ahal izango dituzte herritarrek, euro bate­an, ZerB euskal garagar­doa­re­kin. Beraiek baloratuko dituzte.
Jatetxeek, berriz, bakailu plater bat jarriko dute beraien menuan, astelehenetik igan­de­ra: Iturralde, Saretxo, Errio­guarda eta Fagollaga.

Komertzioak, bakailuarekin bete-betean sartuta
Bakailao Astea presente egon­go da herriko komer­tzio­etan ere. Horren arabera apain­duko dituzte eska­pa­rateak, eta tonbola jarriko du Berriak elkarteak. Gainera, datorren astean zenbait saltokitan erosten duten herritarrak 2 kilo bakailuren zozketan sartuko dira.
Bakailu tailerra egingo dute Basque Culinary Centerren, astelehenean, eta bisita gida­tua Albaola itsas kultura faktoriara, asteazkenean. Bieta­rako, au­rrez eman behar zen izena.  Ostiralean, berriz, kale ani­mazioa izango da, 19:00etatik 21:00etara: Rocka­lean. Eta segidan, bakailu eta sagardo uztartze afaria izango da Iparragirre sagardo gune­an. Asteazkena baino lehen apuntatu behar da, 27 euroan: 943 55 03 28 edo 943 33 73 70.

Bakailao Festa, igandean
Bakailao Festarekin borobil­duko dute astea, igandean. Bakailua pil-pilean lehiaketa­ egingo da; asteazkenera arte eman daiteke izena, 943 33 70 28 telefonoan (goizez) edo guru­tze-a@­­her­nani.net. Gehienez 25 bi­kote egon daitezke. Doan da, eta anto­la­kuntzak emango die bakailua; 2 kilo. Hiru sari banatuko dituzte: 300 euro eta bakailua; 200 euro eta ba­kai­lua; eta 100 euro eta bakailua.
Bitartean, bakailu produk­tuen Azoka Berezia eta haurrentzako jolasak egongo dira, Urbieta kalean, goiz osoan zehar.


ASTEKO SAIOAK

Urriak 13-17, Tabernen arteko pin­txo lehiaketa.
Berriak elkartearen tonbola, herriko hainbat saltokitan.
Urriak 13-19,  Bakailua jatetxeetako menuan.
Urriak 13, Bakailu tailerra, Basque Culinary Centerren, 17:30-20:00.
Urriak 15, Bisita gidatua Albaola itsas kultura faktoriara, 17:00.
Urriak 17, kale animazioa,  Rockalean, 19:00-21:00.
Bakailu eta sagardo uztartze afaria, Iparragirre sagardotegian, 21:00.
Urriak 19, Azoka Berezia eta haur jolasak, Urbieta kalean, 10:00-14:00.
Bakailao Festa, 11:00. Bakailua pil-pilean lehiaketa, sari banaketa, pintxoak, sagardoa, garagardoa... Lehiaketako ba­kailua pintxotan emango da bukaeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!