Denboraldi berria prestatzen dabil Molotoff irratia, eta horretarako, beste bilera bat antolatu du larunbat honetan. Arratsaldeko 16:00etan izango da, irratiaren egoitzan (Sagastialde 16, behea). Deia egiten diote hurbiltzeko, modu batera edo bestera irratian parte hartu nahi duen edonori: saioak egiten, irratiaren martxan parte hartzen... Edozein zalantza izanez gero: molotoff@outlook.es.