Sagardo Lehiaketan, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 9a

Xalaparta elkarteak, Sagardo Lehiaketa antolatu du aurten ere, urriaren 25ean. Hamar sagardotegik hartuko dute parte, eta laster emango da aditzera, zein diren. Bazkaria eguerdiko 14:00etan hasiko da. Interesa dutenek, urriaren 18ra arte dute izena emateko aukera, elkartean jarri duten zerrendan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!