Hitza, irudia eta musika nahastuz, emanaldi berezia Biterin

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 9a

‘3 Lios Trio’ emanaldia izango da gaur kultur etxean, 19:30etan. Aurretik, Bizilagunak ekimena aurkeztuko dute, 19:00etan.

Kulturarteko Asteak jende ugari bildu du orain arte, ahozko narrazio tailerretan. Eta oraindik herritar gehiago bilduko ditu gaur arratsaldean, Biterin: 3 Lios Trio emanaldia izango da, 19:30etan. Au­rretik, Bizilagunak ekimena aurkeztuko dute, 19:00etan.
Emanaldi berezia izango da gaurkoa. Hitza, irudia eta musika nahastuko dituzte. Alegia, gauza bera esateko, hiru modu ezberdin landuko dituzte, hiru tresna. Aurora Alifuoco, Alekos eta Mayak osatutako hirukoteak, istorioak kontatuko ditu, hainbat eta hainbat literatur baliabide erabiliz: anadiplosia, anafora, ironia, onomatopeia...

Sarrerak aurrez hartu
Emanaldia ikusteko sarrerak doan dira, baina aurrez hartu behar dira Biterin: 09:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara.

Bizilagunak ekimenaren aurkezpena, aurretik
Emanaldiaren aurretik, Bizila­gunak ekimena aurkeztuko dute, 19:00etan. Duela lau urte jarri zuten martxan, eta oso esperientzia interesgarria izan da, aurreko edizioetan. Berta­ko familia bat eta kanpoko bat elkartu, eta etxeko ateak irekitzen dizkiote elkarri, bazkariak eginez...
Laugarren edizio honetan, familia gehiago animatu nahi dituzte, ekimenean parte har­tzera, eta ondoan bizi direnak gehiago ezagutzera.

Bihar, perkusio taldea, txokolatada eta jolasak
Bihar izango da Kulturarteko Astearen azken eguna, eta haurrak izango dira protagonista. Arratsaldeko 17:00etan, Musika Perkusio Taldea ariko da, eta segidan, txokolatada eta haurrentzako jolasak izango dira, Biteri Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!