Gaur hasiko da ikastaroa, nerabeen gurasoentzako. Asteazkenero izango dituzte saioak Biterin, 19:00etatik 20:30etara, azaroak 5era arte. 0 eta 9 urte arteko haurren gurasoek, berriz, atzo izan zuten aurreneko saioa. Astearteetan izango dituzte, 11:00etatik 12:30etara, Biterin. Azkeneko saioa, azaroaren 4ean.