Moda pasarela egingo du Berriak elkarteak Atsegindegin, urriaren 24ean. Eta horretarako, mutil bila dabil, 17-25 urte bitartekoak, modelo lanak egiteko. Gaur egingo dute kastina, 20:30etan Biterin. Herritarrei deia egin diete animatzeko, ez baitira profesionalak eskatzen.