Biteriko ikasle oihek, bazkaria egin zuten larunbatean, Errioguarda jatetxean. 33 lagun elkartu ziren, bazkariaz eta konpainia onaz gozatzeko. 2000 urtean egin zuten aurrenekoz, eta ordutik ez dute hutsik egin, ikaskide ohiak biltzeko urteroko zitarekin. Klasean bizitakoak ekartzen dituzte gogora, eta betiko istorioak kontatu. Eta ederki pasatzen dute beti!