Garaipena, giro ederra harmailetan eta afaria

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 8a

Ezin hobeto hasi da lehian Hernaniko Eskubaloi Eskola. Torneo triangeluarra irabazi zuten larunbatean, Ereintzako bi taldeei nagusituta: 11-10 eta 8-6. Harmailetan giro ederra izan zen, eta arratsalde polita pasa zuten. Partiduaren ondoren, afaria egin zuten gaztetxoek. Prest daude, urriaren 18an Liga hasteko!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!