Argazkigintzan eta oinarrizko joste ikastaroan apuntatzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 8a

Kultur etxeak eskaintzen dituen bi ikastarotan izena emateko aukera dago oraindik. Alde batetik, argazkigintza tailerra izango da Nagore Legarretarekin, eta izena emateko epea, urriaren 15era arte egongo da zabalik. Osti­ra­lero izango da (18:30-20:30) maila aurreratua duten ikasleentzat. Bestetik, oinarrizko joste konponketak egiteko ikastaroa antolatu dute. Ikastaro trinkoa izango da, azaroko asteazkenetan (18:00-20:00). Izena emateko azken eguna: urriak 30. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!