Euskal Ligako bigarren mailan, Mundarro-La Sallek 54-58 irabazi zion larunbatean, Paules Skoda taldeari. Lehenengo zatia oso berdindua izan zen eta bi taldeek erraz saskiratu zituzten baloiak, bi aldeen defentsa faltagatik. Bigarren zatian, berriz, ia tantorik ez; markagailua oso parekatua egon zen. 35garren minutuan, 50-52 zijoazela, Rementeriak bi triple saskiratu zituen eta partidua erabaki zuen. Saskiratzaileak: Lizeaga 3, Rementeria 14, Garcia 3, Sanchez 12, Salas 2, Odriozola 10, Lijo 10, Salinas 2 eta Sarasua 2.