Kalean euskeraz jolasteko saioak, gaurtik hasita

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 8a

Datozen lau asteazkenetan izango dira saioak, 17:00etatik 18:00etara eskolako patioan. 2-5 urte eta 6-9 urtekoentzako da.

Aurreko ikasturtean, Parke­tarrak egitasmoa jarri zuen martxan Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, eta gaurtik aurrera, bueltan izango da berriz. Kalean euskeraz jolasteko egitasmoa da. Hau da, jolas saio batzuk antolatu dituzte, kalean eta parkeetan euskera gehiago erabiltzeko. Helburua da, haurre­tan euskeraren erabile­ra indartzea eta ikustea, euskera ondo pasatzeko tresna ere badela. 

Urriko lau asteazkenetan
Gaurtik hasita, urriko datozen lau asteazkenetan izango dira saioak: urriak 8, 15, 22 eta 29. Eskolako patioan izango dira saioak, 17:00etatik 18:00etara.

Zabu Zibu eta Txirrintxon
Egitasmoa zuzenduta dago 2-5 urteko haurrak dituzten familiei eta 6-9 urteko umeei. Lehenengoentzat, Zabu Zibu izeneko saioa egongo da eta haundienentzat, Txirrintxon saioa. 
Egitasmoa irekia da eta ez da eskolako kide izan behar parte hartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!