Eskualdeko denda ‘bitxia’ izateko saria

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 8a

Gipuzkoako Merkataritza Taldeak martxan jarri du 10 bitxiak izeneko egitasmoa eta parte har­tzeko aukera dago oraindik. Eskualdeko merkatariek beraien denda aurkezteko aukera dute eta botoen bidez aukeratuko da irabazlea, igandera bitarte. Dendak, etxearekin edo kulturarekin egon behar du erlazionatuta, hau da, etxe ekipamendurako artikuluen, kulturaren, ekipamendu informatikoen eta komunikazioen salmentarekin: alfonbrak, moketak, pintura, altzariak, ordenagailuak... Parte hartzeko: 
10bitxiak-eus.blogspot.com.es.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!