41 odol poltsa lortu ziren asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Astigarragako Odol Emaileen Elkarteko kideak oso pozik daude herritarrek emandako erantzunarekin. Asteazkenean odola emateko eguna izan zen eta 50 bat lagun gerturatu zirela azaldu dute. Azkenean, 41 odol poltsa lortu ziren eta gustora daude. Gaueko 23:00ak arte aritu zirela azaldu diote Kronikari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!