Hernaniko pelotariek, bost partidu irabazi eta beste bost galdu dituzte, asteburu honetan. Garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Arizmendi eta Berasarte kadeteek eta Pagola eta Urruzola gazteek, binaka; eta Ioritz San Sebastianek buruz-burukoan. Partidurik galdu gabe da San Sebastian, eta aukera haundiak dauzka Euskal Ligarako sailkatzeko.