Hernaniko Gazte Txokoak piraguismo irteera egingo du larunbatean, Donostian. Joan nahi dutenek, asteazkena baino lehen eman behar dute izena, Gazte Txokoan, 2 euroan. Piraguan ibiltzeko, beharrezkoa izango da eramatea: neoprenoa edo uretako kamixeta, aldatzeko arropa lehorra, eta autobus txartela edo ordaintzeko dirua.
Bestalde, berrerabilpen tailerra emango dute, gaur eta bihar, Gazte Txokoan (Aristizabal 5, behea).