Boluntariotza zer den eta zer ez den zehazteko, ikastaroa antolatu du Ongintza Patronatuak. Lau saio izango dira: urriaren 9 eta 10ean, 18:00etatik 20:00etara; eta urriaren 13 eta 14an, 18:00etatik 20:30etara.
Boluntariotza ikastaroak zenbait helburu izango ditu: boluntariotzaren inguruko kontzeptuak argitzea, boluntario izatea zer den zehaztea, sarean lan egiteko aukerak aztertzea, edota pertsonen arteko harremanak errazten dituzten gaitasunak lantzea, besteak beste.
Sarean lan egitearen garrantzia
Garrantzia berezia emango diote sarean lan egiteari. Horretarako, sarean aritzea zer den zehaztuko dute, eta dauzkan onurak ezagutuko dituzte. Ikasiko dute, baita ere, zer hartu behar den kontuan sare bat egiterakoan, eta nola sustatu daitekeen.
Ikastaroa Rakel Alvarez Canalek emango du, Hezkide Eskolako zuzendari eta boluntarioen koordinatzaileak.
Ikastaroari buruz edozein zalantza argitzeko, deitu Ongintzara: 943 55 78 54.