Nafarroa Oinez ospatuko dute urriaren 19an, Zangozan, eta bertara joateko, autobusa jarriko du Dobera Euskara Elkarteak. 09:00etan abiatuko da Biteri ondotik, eta 19:00etan buelta Zangozatik. Izenematea Doberan (Larramendi 11, behea) egin behar da, eta 12 euro dira; bazkideentzat 10 euro. Autobusa osatzeko, gutxienez 30 lagun behar dira. Informazio gehiago: 943 33 27 99.