Hamaikabat Udal Taldeak adierazi du, prentsa ohar batean, lotsagarritzat jotzen duela Luix Intxauspe alkateak ez betetzea udal araudia, zenbait kontratazio egitean: «teknikariek aditzera eman digutenez, legeaz aparte, udal araua ere bete behar da, eta alkateak, udalaren buru, hainbat kontrataziotan ez ditu bete».
Gainera, Hamaikabatek azaldu du, alkateak kontratazio dekretu horiek sinatu dituela «kontratazio eta kontuhartzaile teknikarien desadostasunarekin».
48.035 euroko kontratazioak
Taldeak jakinarazi du, 2014ko dekretuak aztertu dituela, eta arauen kontra doazen kontratazioak 48.035,07 eurokoak direla: «horietatik, 41.504,58 euro alkateak sinatutako dekretuei dagozkie; eta beste 6.530,49 euroak, Gloria Mendinueta Ongintzako lehendakariak sinatutakoei».
15 izan dira arauaz kontrako kontratazioak, Hamaikabaten arabera: «faktura haundiena 6.246 eurokoa da, eta txikiena 1.449 eurokoa».
«Betetzeko asmorik gabe, onartutakoak ez du balio»
H1!ek azaldu du, Udalak 2008an onartu zuela kontratazio arau zorrotzagoa: «baina betetzeko asmorik ez badago, onartutakoak ezer gutxirako balio du, faltsukeri eta itxura ustela egiteko ez bada».
Horregatik, Gobernu taldeari eta alkateari eskatu die «zintzotasunez» jokatzeko.