Bertsoak dantzatuta, saio berezia kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 7a

‘Haatik’ dantza konpainiak, emanaldia eskainiko du urriak 18an, kiroldegiko frontoian, 22:30etan. Bertsolaritza izango du oinarri dantza saioak. Sarrerak salgai daude, 10 euroan.

Dantza saio berezia izango da urriaren 18an, larunbata, ki­roldegiko frontoian. Erri­mak oinetan emanaldia eskai­niko du Haatik dantza konpainiak: bertsoak dantzatuko dituzte. Gaueko 22:30etan izango da saioa, San Joan Konpartsak antolatuta.
Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzenduta, hamar dantzari ariko dira, bertsoei dantzak jartzen; alegia, ber­tsoek eragiten dituzten senti­pen eta emozioak, dantzaren bidez transmititzen.

Sarrerak salgai, 10 euroan
Emanaldia ikusteko, sarrerak salgai daude, 10 euroan: Jaione kongelatuak, Monica mertzeria, eta Oindi eta Garin tabernak. Egun berean ere erosteko aukera izango da, frontoian bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!