Bi tailer eta ikastaro bat, enplegua lortzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 6a

Tailerrak Hernanin izango dira, urriaren 16an eta 29an. Ikastaroa, Andoainen, 20tik 27ra.

Bi tailer antolatu ditu Herna­niko Daiteke zerbitzuak,  Uda­lak suben­tzionatuta.
Hauetan izena emateko idatzi: jaionea@daiteke.com; edo deitu: 943 57 54 24.

Curriculuma eta Aurkezpen Gutuna, aurreneko tailerra
Urriaren 16an emango da lehenengo tailerra, goizeko 09:30etatik 11:30etara bitartean. Curriculuma eta Aurkez­pen Gutuna prestatzen ikasteko saioa izango da.

Psikoteknikoetan trebatzeko tailerra, bigarrena
Bigarren tailerra urriaren 29an emango da, goizeko 09:30etatik 11:30etara bitartean. Hel­burua izango da azterketa psikoteknikoetan trebatzea.

Ideien sorkuntza lantzeko ikastaroa Andoainen
Bestalde, Lanbidek diruz la­gun­duta, Ekintzailetzarako Ideien Sorkuntza ikastaroa emango da Andoaingo Urigain Etxean, urriaren 20tik 27ra, goizeko 09:00etatik 14:00etara.
30 orduko ikataroa izango da, eta helburuak dira ekin­tzaile konpetentziak sortzea, ideien sorkuntzarako baliabide eta tresnak ezagutzea, eta taldean hainbat tresna landu, garatu, ezarri eta probatzea.
Izena emateko Lanbidera deitu (943 02 38 14/943 02 38 05), Andoaingo Udalarekin ha­rremanetan jarri (943 30 42 21 edo ekinean@andoain.org), edo Daitekerekin kontaktatu (www.daite­ke.com edo 943 43 03 12).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!