Martxoan hasi zen Zukgua prozesua Hernanin eta Euskal Herri osoan. Sei hilabeteren ondoren, prozesua bukatu eta Ernairen izaera finkatu zuten, prentsa oharrean azaldu dutenez: «Ernai Ezker Abertzalearen baitan kokatzen den Euskal Herriko gazte antolakunde independentista, sozialista, feminista eta iraultzaile gisa definitu genuen».
Ikasturtea bukatuta, balorazio bat egin zuten, «akatsak identifikatu, zuzendu eta indartsuago ekiteko».
Orain, Gazte Batzarra deitu dute urriaren 17rako. «Herriko gazteei gure helburuen berri eman eta gurekin batera animatu daitezen, datorren urriaren 17an Hernaniko Gazte Batzarra deitu dugu. Anima zaitez!».