Lehengo urteko udazkenean ospatu zuten, aurreneko aldiz, Portu auzoko eguna, eta aurten errepikatzea erabaki dute. Egun osoko festa antolatu dute larunbaterako.
Taloak, tortillak eta bazkaria, goizean
Goizeko 10:30etan umeentzako talo tailerrra izango da, eta ondoren dastatzeko aukera izango da. Bestalde, 12:00etan patata tortilla txapelketa egingo da, aurrez etxean prestatutako tortillen artean. Eguerdiko 13:00ean banatuko dira sariak: bazkaria Fagollagan aurrenekoarentzako, eta sagar-dotegi batean, bigarrenarentzako.
Segidan, trikitilariek alaituko dute auzoa, bazkalordura arte. Bazkariko txartelak ohiko tokietan erosi daitezke, asteazkenera bitartean.
Larunbateko herri bazkarirako txartelak asteazkena baino lehen erosi behar dira, betiko tokietan.
Musika eta gaztain jatea, arratsaldean
Bazkaldu ondoren berriro ere martxan jartzeko momentua iritsiko da: 18:00etan erromeria izango da Bide Batez taldearekin.
Iluntzeko 20:30etan, berriz, indarrak berritzeko gaztain-jatea egingo da, eta horrekin bukatuko da Portu auzoko eguna.