Ostegunean hasi, eta atzo bukatu zen Albokarien Hernaniko XXI. Topaketa. Eguraldiak eutsi egin zion azkenean, eta alboka hotsek bakarrik blaitu zuten herria.
Zazpi probintzietatik etorritako alboka eta pandero joleak plazan elkartu ziren goizean, eta kalebueltan ibili ziren Kaxkoko kaleak alaitzen, bazkalordura arte. Ondoren, Santa Barbara elkartean bazkaldu zuten.
Arratsaldean izan zuen segida topaketak. Tilosetan Albokaldia emanaldia eskaini zuten. Beren abileziak erakutsi zituzten kioskora igota Hernaniko ikasle gazte eta helduek, eta kanpotik etorritako musikoek. Era beran, albokagileen erakusketaz gozatzeko aukera ere izan zen, eguna borobiltzeko.