Laguntza, adineko eta ezinduen zaintzaleentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 5a

Ezinduak zaintzen dituzten senideentzako laguntza taldeak bihar jarriko dira martxan.

Ongintzako Sendian programak hiru atal lantzen ditu adindu ezinduak zaintzen dituzten familiak laguntzeko.
Horietako bat dira lagun­tza taldeak. Hauen helburua da antzeko egoeran dauden familiak harremanetan jar­tzea, elkarren artean partekatu ditzaten dituzten kezka edo arazoak eta konponbideak.
Talde hauek, astelehenean jarriko dira martxan, 15:00e­tatik 16:30etara.

Laguntza taldeetarako izen ematea
Laguntza taldeak astelehenetan eta asteazkenetan bilduko dira, 15:00etatik 16:30etara Sandiusterrin. Bertan parte hartu nahi izanez gero, telefonoz deitu behar da 943 55 78 54 zenbakira.

Familien prestakuntza eta laguntza psikologikoa
Laguntza taldeez gain, Sendian programak beste bi arlo ere lantzen ditu.
Batetik, familien prestakuntza saioak ematen dira, urtean zehar. Honen bidez, zaintzaileen prestakuntza hobetzen da, konfiantza irabazteko eta adinekoak zain­tzeko behar diren ezagutzak zabaltzeko.
Bestalde, laguntza psikologikoa eskaintzen da. Hau edozein momentutan eskatu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!