EITBrekin hitzarmena, elkarlana bultzatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 5a

Ostiralean hitzarmena sinatu zuten Tokikom, euskarazko hedabide txikien elkarteak, eta EITBk. Urko Aristi, Tokikomeko lehendakariak azaldu zuen moduan, «hitzarmen honi esker, tokiko hedabide txikiek haundiaren babesa izango dute, eta EITBk, berriz, bestela iristen ez den txokoetara iristeko laguntza izango du».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!