Hasi berri den ikasturte honetarako ikastaroak antolatu ditu IES Hernani BHIk. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Hobetuzek subentzionatzen ditu, beraz, doaneko ikastaroak dira. Gainera, Lanbide Kualifikazioen Katalogoaren barruan eskaintzen dira; hau da, lortzen diren ziurtagiriek erkidegoan, estatuan eta Europan balio dute, homologatuak baitaude.
Parte hartzeko 16 urtetik gora izan behar dira, langilea izan, edo langabetua.
16 urtetik gorako langileek edo langabetuek eman dezakete izena, Europa mailan homologatuak dauden ikastaro hauetan.
Astelehenetik ostegunera
Guztira, 15 ikastaro emango dira ikasturte osoan zehar; Fabrikazio Mekanikako 8, Elektrizitate-Elektronikako 6 eta Gizarte eta Kultur zerbitzuko bat. Horietatik 3 urrian hasiko dira.
Hernani Institutuaren Karmelo Labakako eraikinean emango dira ikastaroak, astelehenetik ostegunera, 17:30etatik 20:30etara.
Izen-ematea, zabalik
Izena emateko, Karmelo Labaka eraikinera jo daiteke zuzenean. Bestela, telefonoz deitu: 943 55 19 58. Edo webgunean: www.hernanibhi.com.
Fabrikazio Mekanikoa:
l Txirbil-harroketa bidezko mekanizazio prozesua. 1go maila. 80 ordu. 2014/10/13-2014/11/26.
l Txirbil-harroketa mekanizaziorako CNC programa. 70 ordu. 2014/11/27-2015/01/27.
l Txirbil-harroketa bidezko mekanizazio produktuen egiaztapena. 30 ordu. 2015/01/28-2015/02/12.
l Txirbil-harroketa bidezko mekanizaziorako fabrikazio prozesu osagarriak. 70 ordu. 2015/03/09-2015/05/04.
l Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioa txirbil-harroketa bidezko mekanizazioan. 30 ordu. 2015/05/05-2015/05/20.
l Fabrikazio mekanikoko produktuen irudikapen grafikoa. 40 ordu. 2014/10/27-2014/11/18.
l Dokumentu teknikoak prestatzea, cad-cam programak erbiliz. 90 ordu. 2015/01/12-2015/03/10.
l Fabrikazio mekanikoko produktuaren dokumentuen kudeaketa. 30 ordu. 2015/03/16-2015/04/15.
Elektrizitatea-Elektronika
l Lotura-instalazio elektrikoaren muntaketa eraikinetan. 60 ordu. 2014/10/30-2014/12/03.
l Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioa instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze lanetan. 30 ordu. 2014/12/04-2015/01/08.
l Automatismo elektrikoen muntaketa eta konponketa. 60 ordu. 2015/01/12-2015/02/12.
l Instalazio automatizatuen muntaketa. 90 ordu. 2015/02/23-2015/04/29.
l Lokalak, saltokiak eta enpresa txikiak instalatzeko BTAEaren araberako dokumentua. 50 ordu. 2015/02/23-2015/03/24.
l Instalazio automatizatuen konponketa. 60 ordu. 2015/05/04-2015/06/04.
Gizarte eta kultur zerbitzuak
l Aisialdirako hezkuntza jarduerak haur eta gazteentzat. 60 ordu. 2014/12/01-2015/01/21.