Hernani eta Astigarragako sagardoa, Orion

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 5a

Eusko Label sagardoak dasta­tzeko aukera izango da gaur Orion, Kilometroak festan. Tartean izango dira Hernaniko Itsasburu eta Iparragirre, eta Astigarragako Astarbe, Bereziartua, Larrarte, Lizeaga eta Petritegi. Aukera hori bera izango da aurrerantzean ikastolen festetan (Kilometroak, Ibilaldia eta Araba Euskaraz). Izan ere, akordioa sinatu dute Ikastolen Elkarteak eta Euskadiko Sagardogileen Federazioak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!