Atzokoan ere ezin garaipena lortu

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 5a

Emaitzak erakusten duena baino orekatuagoa izan zen atzoko partidua, eta Hernani irabazten hasi zen. Baina, azkenean, denboraldiko laugarren partidua galdu zuten hirukoloreek: 39 (b)-15.

Ez zen borrokarik falta izan atzo Faduran. Hernaniarrak irabazten hasi ziren, eta ondo eutsi zioten lehenengo 20 minutuetan. Baina, deskan­tsura bitarteko 10 minutuetan despistatuta ibili ziren, eta horrek partiduaren bigarren zatia markatu zuen.


Dominatzen hasi, eta galdu
Partidua hasi eta hirugarren minutuan entsaioa lortu zuen Iñaki Leonetek. Getxok kolpe batekin erantzun zuen, mar­kagailuan aldea txikituz. Bai­na Maurok beste entsaio bat lortu zuen 14garren minutuan, markagailua 3 eta 10 jarriz, Hernaniren alde. Hortik au­rrera, ordea, des­pistatuta ibili zen Hernani.
Hogeita bigarren minu­tu­an entsaioa eta transforma­tzea lortu zuen Getxok, eta des­kantsuaren aurretik beste bi aldiz egin zuen gauza bera. 29-10 iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian Oier Garmendiak entsaio bat egitea lortu zuen. Baina Getxok beste bi lortu zituen, partidua bukatu aurretik.
Maila aldetik partidu ore­katua izan bazen ere, Hernanik ez zuen lortu hain beharrezkoa duen garaipena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!