Salaberria, Errioxako Txapelketako finalerdian, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Salaberria eta Anduaga (Lizarra) Errioxako Txapelketa jokatzen ari dira eta lehengo asteburuan Ezkarain irabazi ostean, gaur finalerdia jokatuko dute. Zubizarreta eta Agirre izanen dituzte aurrez aurre Albeldan, 16:30etatik aurrera. Ezkarain, 22-21 irabazi zieten Ruiz eta Arangure­ni. Bihar, berriz, Gartzarongo Txapelketan jokatuko dute Aizkorbe eta Ape­zetxeak. Zalakain eta Goikoetxeandia izanen dituzte aurkari, 10:00eta­tik aurrera. Goizuetako bikoteak, asteartean jokatu zuen Errotxapean eta irabazi egin zuten, 18-9, Arribillaga eta Satrustegiren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!