Olaizola II, Bartzelonako Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Aimar Olaizolak Bartzelonako Torneoan jokatuko du gaur. Beroizekin ariko da, Artola eta Albisuren aurka. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera izanen da. Asteartean, berriz, Aguraingo jaialdian jokatuko du. Begino izanen du lagun eta Bengoetxea VI-Albisu, aurkari. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera izanen da.
Bestalde, lau terdiko txapelketa aurkeztu dute aste honetan. Azken hiru edizioetako txapelduna da goizuetarra eta tituluari eusteko lehian ariko da beste 17 pilotarirekin batera. Olaizola, finalaurdenetako ligaxkan sartuko da txapelketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!