Urtero bezala, Azaro Kulturala eginen dute Goizuetan. Feri egunak ere ez du hutsik eginen eta egun horretan postua paratu nahi dutenentzat izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi dute. FerI eguna azaroaren 29an izanen da eta izena, azaroaren 7ra arte eman daiteke. Horretarako, udaletxera jo behar da edo deitu: 948 514 006.