Ikasturtea hastearekin batera, martxan da Guraso Elkartea. Orain udako balorazioa egiten ari dira (festak, ikastaroak...) eta egitasmoak abiarazten. Esaterako, gaur bertan Gazte Txokoak ateak irekiko ditu. Hemendik aurrera, astebururo egonen da zabalik 12-16 urteko gaztetxoentzat. Eta hasteko, garbiketa eginen dute gaur. Animatzeko dei egin dute. Gazte Txokoa larunbatetan (17:00-20:30) eta igandetan (17:00-20:00) izanen da.
Goxalin, begirale berriak
Goxali ere izanen da aurten, hilaren 13tik aurrera. 3-12 urtekoentzat da atal hau. Orain arte bezala, astelehen eta ostiraletan izanen da. Astelehenetan: 17:00etatik 18:00etara, 3-5 urtekoentzat; eta 18:00etatik 19:00etara, 6-10 urtekoentzat. Eta ostiraletan, 18:00etatik 19:00etara, 10-12 urtekoentzat.
Aurten, berritasun bat ere izanen da. Hau da, begirale berriak: Maialen Huizi eta Zuriñe Lujanbio.
Asteartean, bilera
Guraso Elkarteko komisioa aldatzea ere tokatzen da eta arteartean eginen dute bilera arratsaldeko 17:30etan, Guraso Elkartearen lokalean. 6 lagunek osatzen dute taldea eta 3 mantenduko dira eta 3 aldatu. Lehendakaria, lehendakari ordea eta idazkaria mantenduko dira; 2 bokal eta diruzaina aldatuko dira. Asteartean boluntariorik baden ikusiko dute eta bestela, bozketa bidez aukeratuko dira kide berriak. Azaroan hasiko da talde berria martxan.
Horrez gain, Guraso Elkarteko ohiko bilerak ere hasi dituzte.