Etxeko bigarren garaipena lortzeko borrokatuko du Mundarrok, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Hirugarren jardunaldiko partidua jokatuko du Mundarrok bihar. Munibe taldea izango du aurkari eta etxeko bigarren garaipena lor­tzeko asmotan zelairatuko dira astigartarrak. Denboraldia ezinhobeto hasi zuten, jokoan zeuden hiru puntuak eskuratuz, baina azken partiduan hainbat akats tarteko, punturik gabe etxeratu ziren moreak. Aurkariek ere, modu berean hasi dute denboraldia. Partidua bihar, 16:30etatik aurrera, Zarkumendegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!