Euskal Ligako bigarren mailan, mutilen taldea izango du aurten ere Mundarro-La Sallek eta gaur ekingo diote ligari. Etxetik kanpo jokatuko dute. Hain zuzen, Barakaldon, eta Paules Skoda taldea izango dute aurrez aurre, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Taldearen aurtengo helburua da, arazorik gabe maila mantentzea eta ahalik eta posturik onena lortzea. 11 jokalarik osatzen dute taldea eta horien artean da Patxi Lizeaga astigartarra.
Neskak, datorren astean
Nesken taldea ere izango da aurten Euskal Ligako bigarren mailan, iaz igoera lortuta. Datorren asteburuan hasiko dute liga.
Bestalde, seniorretan, Gipuzkoako 1go mailan ere bada mutilen taldea. Bi partidu galdu dituzte oraingoz. Atzo hirugarrena jokatzekoak ziren, Cafes Aitonaren aurka. Hiru astigartar dabiltza taldean: Iban Arrizabalaga, Mikel Arizkorreta eta Asier Zabala.
Euskal liga, mutilak
Jokalariak: Alberto Garcia,
Ander Salas, Asier Sanchez, Borja Jimenez, Eneko Salinas, Julen Lijo, Luis Mari Sarasua, Patxi Lizeaga, Tomas Rementeria, Xabier Chocarro eta Xabier Sarasola.
Entrenatzaileak: German Cea, Asier Sanchez eta Ibon Aizkorbe.