Hernaniko Eskubaloi Taldea ari da martxa hartzen pixkanaka. Gaur bertan, infantil mailako mutilek triangular bat jokatuko dute kiroldegiko pistan, arratsaldeko 18:00etan hasita, Errenteriatik etorriko den Ereintza taldearen aurka. Hernaniarrei gerturatzeko dei egiten diete, taldea animatzera, eta espero dute partidu honen ondoren ere beste asko jokatzea kiroldegiko pistan.