Asteazkenean saioa, euskeraz jolasteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Parketarrak egitasmoa bueltan da berriz. Datorren asteazkenetik aurrera, astero izango da, 17:00etatik 18:00etara, eskolako patioan. Kalean euskeraz jolasteko egitasmoa da, haur eta gurasoei zuzendua. Alde batetik, Zabu Zibu izango da 2-5 urteko haurren familientzat; eta bestetik, Txirrintxon 6-9 urtekoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!