Segiko kide izatea leporatuta, 28 gazteren aurkako epaiketa hasi zen irailaren 22an, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Tartean da Julen Zuaznabar astigartarra. Hiru egunez gazteek deklaratu ostean, urriaren 6an jarri zuten epaiketako hurrengo eguna. Beraz, astelehenean jarraituko du. Polizia nazionalek deklaratuko dute.