Oiartzunera mendi irteera, eta Jaizkibelera eskalatzera

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Axketa mendi taldeak bi irteera antolatu ditu hil honetan. Batetik, urriaren 11n Oiartzunen egingo diren mendi irteera eta kirol probatan parte hartzeko deia luzatu dute, «Axketa mendi taldea euskal presoen eskubideen alde eta dispertsioaren kontra dagoelako». Hernanitik taldean antolatuta joateko asmoa azaldu dute. Bestetik, urriaren 18an Jaizkibelera joango dira eskala­tzera. Goizeko 10:00etan aterako dira Atsegindegitik. Egun-pasa egingo dute, eta bakoitzak bere bokadiloa eraman beharko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!