Harituz berdintasun elkarteak ikastaro eta tailer desberdinak antolatu ditu. Horietako batzuk, ikasturte osokoak izango dira, hau da, urritik ekainera bitartekoak. Kultur etxean izango dira. Alde batetik, Emakumeentzako Qi Gong (txikun) ikastaroa dago. Astelehen eta asteazkenetan izango da (09:30-11:00). Prezioa: 35 euro. Bestetik, bizitza filosofiari buruzko saioak izango dira, hilean bi ostiraletan (10:00-11:30), doan. Eta horrez gain, puntua, kakorratz lana, jostea... ikasi eta elkarrekin egiteko tailerra dago. Asteartetan izango da (18:00-20:00), doan.
‘Zaindu zaintzeko’ ikastaroa, hiru egunetan
Familiako pertsona gaixo edo adinekoak zaintzen dituztenentzat ikastaro berezi bat antolatu du Harituzek: Zaindu zaintzeko. Hiru egunetakoa izango da: urriak 17, 24 eta 31 (ostiralak). Kultur etxean izango da eta doan. Ordutegia: 09:30-11:30.
Bufanda zatia josten ikasteko tailerra, asteartetan.
Indarkeria sexistaren aurkako proiektua
Harituz elkarteak proiektu bat ere badu eskuartean: Matazak indarkeria sexistaren aurka. Bufanda luze bat josten ari dira eta proiektuari buruzko informazioa emateko eta bufanda zatia josten erakusteko saioak antolatu dituzte. Hiru saio izango dira: urriak 7, 14 eta 21 (astearteak). Kultur etxean izango dira, doan (18:00-20:00).
Ikastaro edo tailerren inguruko informazio gehiago izateko eta izena emateko, deitu: 630 678 474 (Isa).