Bufanda egingo dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Gaztelokalean ekintza desberdinak antolatu dituzte asteburuetan. Gaur, emakumeenganako indarkeriaren aurkako bufanda egingo dute eta bihar, giza otsoa jolasa.

Udako oporraldia atzean utzita, irailean hasi ziren Gazte­lokalean ekintzak antolatzen 12-18 urteko neska-mutilen­tzat, eta urrian ere izango da zerekin gozatu. Gaur, esaterako, emakumeenganako indarkeriaren aurkako bufanda egingo dute. Egitasmo hau, Harituz elkarteak jarri du martxan eta helburua da ahalik eta bufanda luzeena egitea, herritarren partehartzearekin.
Bihar, berriz, giza otsoa jolasa egingo dute.

Kamisetak tintatu, antzerkia...
Datorren asteburuan ere izango dira ekintzak: kamisetak tintatu eta materialik gabeko jolasak. Eta gainerako asteburuetan: antzerkia (monologoa), futbolin itxua, zu protagonista: ogia egin, eta pelikula.
Astelehenetik ostiralera, ohi bezala, Lagunki izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!