Pausokari laguntzeko zozketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 4a

Berriak Merkatarien Elkarteak laguntza eman nahi dio Pausoka elkarteari, «umeek behar dituzten tratamendu garestiak finantzatzen laguntzeko». Horretarako 1.000 txartel jarriko dituzte salgai, euro baten trukean, hainbat produkturen zozketan parte hartzeko. Zozketatuko diren produktuak jartzeko eskatzen diete Berriak Elkarteko bazkide eta ez bazkideei. Jaione Konjelatuak dendan utzi behar dira zozketarako produktu horiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!