Herritar batek Kronikari jakinarazi dionez, astearte arratsaldean txakur batek koska egin zion pertsona bati, Santiomendin. Udaltzainek gertatutakoa baieztatu dute; txakurrak emakume bati arrastoren bat egin ziola azaldu dute. Emakumea ondo dago. Hainbat herritar kexu dira txakur solteen kontuarekin, arazoa larritzen ari dela diote. Udaltzainen arabera, ez dira ohikoak halako salaketak.